Ongi Etorria Igantzira:
Igantziko Web orria irekitzean Igantzira bide berri batetatik sartuko zarete ohikoetatik desberdina den bidea.
Informazioaren teknologia berri hauek sarrera berri hau onartzen dute eta denen zerbitzurako jarriak daude, hau da, igantziarrentzat eta ezagutu nahi gaituzten gainerako guztientzat.
Igantziarrentzat: Herritarraren eta Udalaren arteko komunikazio bide zuzen eta arinago bat izateko. Desiragarria litzateke toki administrazioaren ezagutza handiagoak herritarren partehartze aktiboagoa ekartzea udal bizitzan.
Gainerakoentzat: Tokiaren xarma helaraziz. San Juan Xar, Frain, bidaxka eguzkitsuen zeharreko ibilaldiak (itturri eta guzti) eskaintza gastronomikoari lotuak..... hauek guztiak egiten dute Igantzi eguna pasatzeko toki ederra eta gogoan edukitzekoa.
Eskerrik asko zuen bisitagatik.
Web orri hau zuen interesekoa eta erabilgarria izanen delakoan,
Agurrik beroenak.
Lourdes Ibarluzea Irureta, Igantziko Alkatea.