Armarriko koroa
Saltar navegación

IGANTZIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

GEOGRAFIA

San Juan Iturria

San Juan Iturria

ENKLABEA

Nafarroako udalerria, Iruñeko barruti judizialekoa. Ibar kantabriarretako eskualdekoa da, eta ibar horien barnean Mendialdeko Bortzirietakoa.

Udalerriak hainbat biztanle-entitate ditu: Berrizaun, Frain, Irisarri, Unanua, Elusta , Piedadeko gaina, Sarrola auzoak, eta Igantzi hiria.

Sare hidrografikoa Latsa ibaiak osatzen du. Ibaia ondoko udalerrian, Arantzan, sortzen da, eta lurraldea Mendebaletik Ekialdera zeharkatzen du, Hegotik Iparrera doan Bidasoa ibaiarekin, ezkerraldetik, bat egin arte.

LANDAREDIA

Igantziko mendietan eta inguruetan espezie ugari aurki ditzakegu. Horien artean nabarmentzekoak dira:

  • Haritza, gaztainondoa, eta pagoa; eremuan espezierik ugarienak dira.
  • Haritz piriniarra eta lizarra; aurrekoak baino gutxiago ikusten dira.
  • Pinu gorria eta haritz amerikarra; birpopulatzen ari diren espezieak.

Zuhaitzik ez dauden eremuetan, besteak beste iralekuak, belaze naturalak, larreak eta sastrakak nagusitzen dira.

KLIMA

Bioklima Nafarroa hezeari dagokiona da, Gipuzkoak duenaren oso antzekoak: euri ugari eta banatuak, tenperatura moderatuak, gorabehera handirik gabekoak negukoen eta udakoen artean.