Armarriko koroa
Saltar navegación

IGANTZIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

HISTORIA

Antza denez, Igantzi oso berandu garatu zen udalerri gisa. 1461ean "Eanci" izeneko lekua ageri da, eta Iruñerriko beste herri batzuk bezala, zergak ordaintzen zituen. 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albret Erregeak herriari onartu zion urteko alkatea eta almirantea izatea. Herriak hiru pertsona proposatuko zizkion erregeari ogibide bakoitzerako, eta horietatik bat aukeratuko zuten. Alkateak justizia administratuko zuen, herriaren foru, eskubide, erabilpen eta ohiturari jarraituz, eta epaiak almiranteak betearaziko zituen.

Gertakari aipagarria izan zen Felipe V.a Erregea eta bere emaztea bertan egon izana. Igantzin hartu zuten ostatu 1719an, gudaroste osoa kanpatuta zegoela.

Horren lekuko dugu garai bateko udaletxean dagoen harrizko inskripzioa.

AÑO DE 1719. LOS REYES PHELYPE QUYNTO, Y LA PARMESA SE HOSPEDARON EN ESTA VYLLA DE YANZY, CON SU EXERZYTO ACAMPADO (1719. urtea. Felipe V.a Erregeak eta bere emazteak Igantziko hiri honetan hartu zuten ostatu, gudarostea kanpatuta zegoela). (Lan honetarako itzulia).

Izan ere, Alberoniren esku-hartzearen ondorioz Frantzia eta Espainiaren arteko harremanak oso ozpinduta zeudenean, Felipe V.a Hondarribira hurbildu zen. Hondarribia frantziarren aitzinean errenditu zen 1719ko ekainaren 18an, Felipe V.a bi miliatara zegoela. Mendiak zeharkatzea bereziki zaila gertatu zitzaien.

Nafarroan 15.000 soldadu bildu ziren. Felipe V.a bere gortetik irten zen, erregina hardun zegoela, Asturiasko printzearekin eta Alberonirekin berarekin.

Berrikiago ere, 1914ko harrizko beste inskripzio bat ere ikus dezakegu, Igantziko "Urtea" pilotalekuaren ondoan dagoen etxe batean; bertan bizi izan zen Jose Maria Usandizaga donostiar musikaria, eta bertan sortu zuen "La llama" izeneko opera.

AQUÍ VIVIÓ Y CREÓ SU ÓPERA LA LLAMA. EL GENIAL MÚSICO DONSOTIARRA JOSE MARÍA USANDIZAGA. 1914. (Bertan bizi izan zen, eta sortu zuen "La Llama" opera donostiar musikari apartak. 1914). (Lan honetarako itzulia).