Armarriko koroa
Saltar navegación

IGANTZIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

OHITURAK ETA JAIAK

Igantziko herriko jaiak irailaren 29an ospatzen dira, San Migel egunez. Jaiak-Eskolzar

Hala ere, egunik garrantzitsuena eta ezagunena, beharbada, San Joan Xar eguna

 izanen da; ekainaren 24a, hain zuzen ere.
San Joan Bidasoa eskualdeko txokorik bitxi eta alaienetako batean kokatuta dagoen haitzuloa da, oso ezaguna bere edertasun naturalarengatik. Igantzin dago, Latsa ibaiertzaren inguruan, Arantzarako bidetik oso hurbil.

Zuhamuxkez apainduta, eta haritzek eta gaztainondok babestutako haitzaren erdi-erdian, aipatu bi herriak lotzen zituen antzinako galtzadak zeharkatuta, zulo natural bat dago, eta bertan San Joan Xarraren irudia.

Antzinatik miretsi izan da San Joan Xar. Leku askotako sinestun anitz etortzen da haren bitartekotza erregutzera eritasunei aurre egiteko.

Hiru txorrotako iturria ere bisitatu beharra dago, eta, usadioei jarraituz, bertatik ura edan behar da, erregututako mesedea edo sendatzea lortuko bada. Bertze aukera bat iturriko urarekin eri dauden gorputz-atalak garbitzea da.

Ez dago inon jasota, eta, halaber, ez da zientifikoki frogatu sendatzen duenik; hala ere, horren inguruko kontakizun anitz dago. Esaterako, ikusmena mirariz berreskuratu zuen haur itsuarena.

Gure arbasoek kontatzen dute gipuzkoar bat gorputz-adarrak jaten ari zitzaizkion ultzeratik sendatu zela 1941ean.

Beste ermita bat Pietatearen Ama Birjinan da. Herriaren goialdean dago, eta estilo erromanikoko atea du. Ermita herriko hilerrira atxikita dago.