Armarriko koroa
Saltar navegación

IGANTZIko  Udala

2012ko maiatzaren 19a

ZER IKUSI

San Juan Bautistaren Erreserba Naturala "SAN JUAN XAR" 

Zona alde hau xarma, lizar, haritz, eski eta urritzetan aberatsa da. Erreserba honen ingurunean lurrazalean barrunbe txiki batzuekin topatzen gara, interes geomorfologiko eta biologiko handia duten ertz zorrotzez bananduak.

Hemengo zati bat erreserba naturala bezala izendatua izan da.

Erreserbaren barruan aurkitzen da San Juan Bautistaren ermita,  barruko aldean kobazulo natural bat da, San Juan Xarren imagina bat dagoelarik, mirespen haundikoa zonalde honetan. Puntu honetatik ateratzen den urak sendatzeko indarra du herri sinesmenak dioenez.

Baina gehienbat erreserba honek xarma (carpinus betelus) arbola babesten du, hau delarik penintsula osoan modu natural batetan hesitzen den leku bakarra.

"San Miguel Arcángel" (San Migel Aingeura") Eliza

>ElizaEz daude datoak ze mendean egin zen, pentsatzen da izanen zela XVIIan edo XVIIIan mendean.

Eliza txikia eta abegitsua da, solairua gurutze latinoan doa eta sabai gurutzean.

Estalita dago sarrera, ate handia eta pisua dauka ateak, egurrezkoa, eta bi aldeetan dauka bi harrizko zutabe. Badauka ere bai bi sarrera alde bakoitzetik biak ere bai egurrezkoak.

Aldarean daude San Migel Aingerua, Amabirjina, Jesus Gurutzean, San Pedro, eta abar.




    
  

Piedadeko Ermita

Kanposantu aldamenean, Piedadeko gainean. Piedadeko baseliza

 

  

Igantziko behatoki errepikagailua

Frain Mendian, bertara igotzeko kanposantura daraman bidea asfaltatua jarraitu behar delarik. Goian errepikagailu eta gurutze haundi bat daude. Bertatik, behean Igantzi ikusten da, atzeko aldean Arantza mendiz inguratuta, Lesaka bezala, Aiako harriak atzean dituelarik, Ibardingo etxeak eta Larun mendia eta azkenik Bidasoako marra eta urrutira Etxalar, mendiz inguratuta ere.

Eta bukatzeko, herri sarreran daukan garbileku , gogoratzen digute nola egiten zuten lana lehenengo jendeak.

Ikusi dezakegu ere iturriak, Peduneko Iturria, Ittur-xar azkeneko hau Berrizaunen dagoen tren bidean, orain dela gutxi moldatua.